XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

45 Aiek, ordea, ez zuten ulertzen gauza ori: aientzat ezkutua zegoen, eta ezin zuten ulertu.

Eta beldur ziren, gauza orretaz Ari galdetzeko.

46 Eztabaida sortu zen ikasleen artean, zein ote zen aundiena beraietan.

47 Ezagutu zuen Jesusek biotzean zerabilten eztabaida, eta aur bat arturik, bere ondoan ipiñi zuen, 48 eta esan zien:Aur au nere izenean onartzen duenak, Ni bidali nauena onartzen du.

Beraz, zuen guztien artean txikiena dena, ori da aundiena.

Jesusen ikasleen biotz-zabaltasuna (9,49-50) Mk 9,38-40

Jesusek garbi esan die amabi apostoluei, aundikeriak utzi eta besteen serbitzari izan bear dutela.

Jesusen nekaldiaren ondorioa da apaltasun-bide ori (9,4446.48).

Baiña amabi apostoluek ez dute Jesusen esana onartu: pasarte onetako jokaeran ez dira serbitzari apal bezala agertzen, nagusi bezala baizik: beren esku artu nai dute osorik Jesusen salbamen-indarra.

Jesusen erantzunak biotz-zabaltasunera deitzen ditu (50).

9,49 Joan-ek itza artu eta onela esan zion Jesusi: Maisu, zure izenean deabruak botatzen ikusi dugu gizon bat, eta galerazi egin nai izan diogu, ez bait da guri jarraitzen digutenetakoa.

50 Baiña Jesusek esan zien: Ez galerazi: zuen aurka ez dagoena, zuen alde dago.